Ireki da Xtraclubeko ekintzetan izena emateko epea

Programazioak 36 ekintza eta 785 leku eskainiko ditu 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat

Gazteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak udazkena eta neguko Xtraclubeko programazioa martxan jarriko du, eskaintza anitza eta aberatsa eskainiz: aisialdi, kultura, abentura eta kirola-ekintzak. Guztira, 36 ekintza eta 785 leku 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat.

Udazken-neguko denboraldi honetarako programatu diren ekintzen artean Hiriko dantza eta kantulantegiak aurki daitezke, non lantzen eta sakontzen diren eszenatoki batera beldur barik igotzeko beharrezkoak diren kantu- eta dantza- teknikak eta ahalmenak; izan ere, kurtsoak amaitzerakoan, diziplina horietan sakondu eta egindako lanaren emaitza jendaurrean erakutsiko da abenduaren 3an, Aldabe gizarte etxearen antzokian.

Gainera, Kirola eta abentura (naturan) uztartzen dituzten ekintzen artean hauek aurki daitezke: Kayak Landako aintziran, Eskalada eta rapela Eginoko haitzetan; Zirkuitua zuhaitzen artean eta arku tiroa (Olaetan), Espeleologia Iguarango haitzuloan barrena, eta Cares ibilbidea, Cangas de Onís eta Llanes.

Xtraclub programak Hiriko irteerak ere eskaintzen ditu: Hiriko termak (Atlas zentroa), Izotz pista (BAKH), Lakuako karting-a eta Pagazuriko bolatokia. Baita txangoak izango ditugu oraingoan ere:  Senda Viva, 3 egun Santoñan (Hipika, bizikleta eta hondartza), Iruñan Rocopolis,  etaDonostian la Perlako bainu termalak.

Gizarte etxeetan ere ez dira ekintzak faltako, esaterako: Padela, Sukaldaritza-lantegi gazteak (gofreak, Mediterraneoko sukaldaritza, Eguberrietako gozoak, 0,0 Koktelak,…), eskulanak (xaboiak, kandelak, beira-aleak, hennazko tatuajeak, beldurrezko makillajea, …), sare sozialak (Instagram, Snapchat, Youtube), eta bi argazkigintza lantegi argazki kameraren posibilitate guztiak ateratzeko eta egindako argazkiak  hobetzeko eta pertsonalizatzeko hainbat teknikaren bitartez.

Informazio gehiago: Xtraclub.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.