Udaleko euskara kurtsoetan izena emateko epea irailaren 1ean irekiko da

101 talde eskainiko dira, maila eta ikasle profil desberdinetakoak

Gasteizko Udalak irailaren 1etik 13ra zabalduko du euskara gizarte etxeetako ikastaroetan izena emateko epea. “Eskaintza 101 taldetako da, maila desberdinetakoa eta honako ikasleentzat: gurasoak, 55 urtetik gorako lagunak, merkataritza eta ostalaritzako langileak eta azterriko nazionalitatea duten pertsonentzat”, azaldu du Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak. 2016-2017 ikasturtean ia 800 lagunek ikasi zuten euskara gizarte etxeetako ikastaroetan.

Gurasoentzako taldeak

83 talde eskaintzen dira, A1etik C1era.

Ohiko matrikularen prezioa 105,6€koa da eta matrikula murriztuarena 80,8€koa. Langabezian egonez gero, hobaria eska daiteke. Bestalde, 2016-2017 ikasturteko A2.1tik C1erako bitarteko ikasleek Interneten bidez egin ahal izango dute matrikula, txandaka ikasten ez badute edo hobaria eskatzen ez badute langabezian egoteagatik. Gainerakoek gizarte etxeetan egin beharko dute matrikula.

Curriculum berria dela eta, egokitzealdia emango da ikasturte honetan, ondorioz, mailen izendapena berria da. Jakiteko ikasturte honetan zein maila dagokion ikasle bakoitzari komeni da informazio-foiletoetan argitaratu den koadroa kontsultatzea.

Gurasoekin osatzen diren taldeetan ikaspostu librerik badago, itxarote zerrendetan izena ematen duten lagunak ere onartuko dira.

55 urtetik gorakoentzako taldeak

55 urtetik gorako lagunentzako lau urteko programa honek urritik ekainera irauten du. Lehen urteko taldeetan izena emateko ez da beharrezkoa lehendik euskararik batere ez jakitea; gainerakoetan, beharrezkoa da lehen urtea egina izatea (bigarren urteko taldeak) edo bigarren edo hirugarren urtea egina izatea (hirugarren edo laugarren urteko taldeak, hurrenez hurren). Eskaintza 12 taldekoa da, guztira; matrikularen prezioa, 48,80€, eta langabezian egonez gero, hobaria eska daiteke.

Merkataritza eta ostalaritzako langileentzako taldeak

Bi talde eskaintzen dira: bat, hasiera mailakoa, A1, euskararik batere ez dakitenentzat.; bigarrena, B1.2, dagoeneko lehengo 5. urratseko maila dutenentzat. Honako hauek dira betebeharrak: 16 urtetik gorakoa izatea eta merkataritza edo ostalaritza-establezimendu batean lan egitea, edo 2017an, uneren batean, lanean aritu izana. Matrikularen prezioa: 45€.

Atzerriko nazionalitatea duten lagunentzako taldeak AISA

Euskararen ikaskuntzan lehen pausuak eman nahi dituzten 16 urtetik gorako atzerritarrentzako harrera ikastaroak dira. 4 talde eskaintzen dira eta matrikularen prezioa 9€koa da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.