Featured Video Play Icon

Udalak 15 eguzki-farola jarriko ditu Errekaleorren

Idazkari Nagusiak Udalak argiteria publikoa bermatu behar zuela auzoan ondorioztatu zuen

Gasteizko Udalak 15 eguzki-farola fotovoltaiko instalatuko ditu Errekaleor auzoan. Maiatzan amaieran Iberdrolak auzoa argindarrik gabe utzi zuen Udalaren adostasunarekin, baina Idazkari Nagusiak auzoak argiteria publikoa izatea derrigorrezkoa eta Udalaren erantzukizuna zela ondorioztatu zuen.

Oraingoan, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak led teknologiako luminariak dituzten 15 farola erostea erabaki du eta 8 metroko altueran jarriko dira. Lanparen potentzia 50 W-eko izango da eta eguzki panela izango dute bateriak kargatzeko.

Luminarien batez besteko bizitza 60.000 ordukoa izango da, eta bateriena, bost urtekoa. Aurreikusitako teknologiak ordutegi batzuetan argiaren intentsitatea murrizteko bide emango du, egunsentia eta ilunabarra detektatzeko sistema baliatuz, balioak ahalik eta gehien doitzearren. Led teknologiak argi-kutsadura murriztea ahalbidetzen du, eraginkorragoa da eta kalitateko argiztapena bermatzen du. Farola berriak jartzeko zaharrak kendu beharko dira, eta horien oinarrian  dagoen zorua ere zolatu beharko da.

Argindarraren gabeziari aurre egiteko, Errekaleor Bizirik-eko kideek crowfunding bat jarri zuten martxan 550 eguzki plaka instalatu ahal izateko subironatasun energetikorantz pausoak ematen jarraitzeko. Diru bilketa uztailaren 22ra arte egongo da irekia eta 100.000 euro lortzea dute helburu.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *