Transbollomarika sareak eraso homofoboen aurkako protokoloa aurkeztu du

Azken egunotan jasotako erasoei aurre egiteko helburuarekin garatu dute

Gasteizko Transbollomarika sareak eraso homofobo, lesbofobo zein transfoboei aurre egiteko protokoloa aurkeztu du, pertsona LGTBI+ Eskubideen Nazioarteko Egunean, ekainak 28.

Arabako hiriburuan mota honetako eraso desberdinen berri izan du sareak azken asteetan eta egoera honi aurre egiteko helburuarekin aurkeztu dute protokoloa.

Erasoen aurrean isilik ez geratzeko premia nabarmendu dute eta, horretarako, hainbat baliabide zein kontseilu bildu dituzte.

Horretaz gain, Transbollomarika sarearekin harremanetan jartzeko bide desberdinak daudela gogoratu dute:

 

  • Telefono zenbakia: 633 309 653
  • Emaila: transbollomarika.sarea@gmail.com
  • Kontu ezberdinak: @transbollomarik (Twitter) eta Transbollomarika sarea (FaceBook)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.