«Talka», Gasteizko espazio feminista eta okupatu berria

obra parking
El aparcamiento de Santa Bárbara reabre este sábado
13 diciembre, 2018
Iraultza permanecerá 5 minutos fuera de la grada y desplegará un tifo protesta en el derbi ante el Athletic
17 diciembre, 2018

«Talka», Gasteizko espazio feminista eta okupatu berria

Alava-Velasco jauregian, Aldaben, ezarri du emakume talde batek emakumeentzako gune berria

«Talka» espazio feminista eta okupatu berria abenduaren 15ean, larunbatean, jarri zen martxan. Emakume talde bat Alava-Velasco jauregian, Aldabe gizarte etxearen ondoan, sartu zen kalejira baten ondoren emakumeentzako espazio berria bertan ezartzeko.

Espazioaren izenak berak argi uzten du gunearen sorreraren oinarrian dagoen helburua. «Feminismoa borroka da bere horretan eta zapalkuntza ororen kontra altxatzen da. Talka sortzen du ingurukoengan eta talka sortzen du sistemaren erroan», adierazi zuten. Sistema horretan «arrakalak» sortu nahi dituztela esan zuten.

«Talka» emakume, lesbiana eta pertsona transexualei zuzendutako espazioa izango da. «Badugu behar bat emakume, bollera eta trans bezala, gure gorputzak, bizipenak, borrokak, zalantzak eta harremanak lehen plano batean jartzeko. Erasotuak izatetik, margenetan bizitzetik, zentroak hartzera igaroko gara». Ekimena autodefentsa feministan, autogestioan eta okupazioan oinarrituko da.

Asteburutik auzolan bat jarri dute martxan eraikina egokitzeko. Astean zehar 08:00etatik 22:00etara izango da eta bihar, abenduak 16an, asanblada egingo dute 20:00etan.