Solasaldiak, filmak eta Ornitologia maratoia 2016ko Txoriastean

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak edizio berria antolatu du irailaren azken asterako eta urriko lehen astebururako

Gasteizen Txoriastea egingo da berriz ere, solasaldiak, filmak eta Ornitologia Maratoia tarteko herritarrek hegaztiekin atsegin hartu, horien edertasuna behatu eta horien kontserbazioa sustatzen duten jardueretan parte hartzea xede. Gaurtik urriaren 2ra bitartean izango da. Ingurugiro Gaietarako Zentroak “Hegaztiengana hurbil zaitez eta naturaz gozatu” mezua zabaldu nahi du hegaztien eguneko edizio honetan.

EGITARAUA 

“TXORIASTEA 2016” – INGURUMEN ZINEMAREN ASTEA 

ELKARTZEKO LEKUA: Florida zinema-aretoak.

ORDUTEGIA: 19:30

HARTZAILEAK: herritar oro.

LEKU KOPURUA: lekuak bete arte.

PREZIOA: 1,5 €

Irailak 26, astelehena: LAS ALAS DE LA NATURALEZA (Jacques Cluzaud, 2015). Frantzia. 153min.

Aurkezlea:  Mario Sáenz de Buruaga. Consultora de Recursos Naturales-eko zuzendaria

Milioika hegaztik zeharkatzen dute urtero gure zerua. Hiru atal ditu LAS ALAS DE LA NATURALEZA (Naturaren hegoak) aire-odiseak, eta helburu bakar bat: hegaztiekin batera hegaldatzea itsaso eta kontinenteetan gaindi, munduaren ertz batetik bestera, migrazioaren misterioa argitzen saiatzeko. Irudi ikusgarriak, Jacques Perrinen iruzkinak eta Bruno Coulaisen musika lagun dituela.

Hiru kapitulu ditu sailak, eta horietatik bi emango dira: lehen kapitulua, Udaberria eta uda; bigarrena, Udazkena eta negua.

Irailak 27, asteartea: MAÑANA (Cyril Dion, Mélanie Laurent, 2015). Frantzia, 118 min.

Aurkezlea: Javier Gregori. Idazle eta ingurumen-kazetaria

Zer gertatuko litzateke gure munduko arazo ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak konpontzeko irtenbiderik onena ongia dakarten konponbideak aurkeztea edo istorioak kontatzea balitz?

2100. urterako gizateriaren parte bat desagertu egin daitekeela dioen azterketa bati jarraikiz, hau erabaki zuten Cyril Dionek eta Mélanie Laurentek: beste lau lagunekin batera, beren kasako ikerketa bati ekitea, hamar herrialdetan, hondamendi hori zerk eragin lezakeen eta, batez ere, nola saihets litekeen jakiteko. Bidaia horretan, nekazaritza, energia, ekonomia, demokrazia eta hezkuntza beste ikuspegi batzuetatik lantzen ari diren zenbait jende ezagutu dute.

Irailak 28, asteazkena: EL OLIVO. (Iciar Bollaín, 2016). Espainia, 100 min.

Aurkezlea: Gonzalo Anguita.  FSC España-ko zuzendaria

Hogei urte ditu Almak, eta Castelló probintziako barrualdeko herri batean egiten du lan, oilasko granja batean. Aitona du munduan gehien axola zaion pertsona. Duela zenbait urte, hitz egiteari utzi egin zion Almaren aitonak. Orain, berriz, jateari ere utzi egin dio. Obsesio bat du orain Almak: duela 12 urte familiak saldu zuen olibondoa berreskuratzea, aitona bere onera itzularazteko. Mila urtetik gora zituen olibondoak, eta aitonaren borondatearen aurka saldu zuten.

Hala, bada, Europako lekuren batean landatu zuten olibondo izugarri hura berreskuratu eta masiara ekartzea otu zaio Almari, eta proiektu horretan nahastu ditu, inori egia esan gabe, osaba (sosik gabe utzi zuen krisiak), lankidea, lagunak eta herri osoa, nahiz eta ez daukan horretarako ez planik, ez dirurik.

Irailak 29, osteguna:

HITZALDIA: Ciencia y conservación de las aves carroñeras en el país vasco

Iñigo Zuberogoitia, ICARUS Estudios Medioambientales

Mikel Olano, Arabako Foru Aldundia

Andrés Illana. GADEN

EAEko espezie nekrofago nagusien egoerari eta arazoei buruzko mahai-inguru moduko bat izango da “Zientzia eta hegazti sarraskijaleen kontserbazioa Euskal Herrian”.

Helburua: ikerketa zientifikoarekin uztartzea espezieen kontserbazioa eta haien habitaten hobekuntza. Horretarako, zenbait egilek azken urteotan egindako azterketak – zientifikoak eta kontserbazionismoaren alorrekoak aurkeztuko dira, eta espezien zaintzarekin eta berreskuratzearekin lotutako gaietan herritarrak eta eskualdeko organismoak eta erakundeak elkarlanean jartzeko zer tresna behar diren aztertuko da.

ELKARTZEKO LEKUA: Ataria.

HORARIO: 19:00etatik 20:30era

HARTZAILEAK: herritar oro.

LEKU KOPURUA: sarrera librea, lekuak bete arte

Urriak 1, larunbata:

EAEko II. ornitologia maratoia

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Espainiako Ornitologia Elkarteak eta Urdaibai Bird Centerrek —Atariak, Txingudi Parketxeak eta Torre Madariagasek  koordinaturik—, hegaztiak behatzeaz gozatzeko ekitaldi hau antolatu dute. Ingurumen hezkuntzako jarduera bat da, zeinetan nahi duten herritarrek oro parte hartu ahal izango duten. 24 orduz ahalik eta hegazti-espezie gehien identifikatzea da helburua. Ez da aditua izan behar, nahikoa duzu naturaz gozatzen jakitea eta lagunekin, familiarekin, bikotekidearekin batera eguna igaro nahi izatea

HARTZAILEAK: herritar oro.

IZEN-EMATEAK ETA OINARRIAK: www.ataria.es / www.madariagadorretxea.org / www.euskadi.eus/txingudi

Urriak 2, igandea:

Hegaztien mundu eguna, 2016

Hegaztien Mundu Eguna antolatu du aurten ere Atariak, milaka txoriren migrazio-sasoirako hain justu ere. Hegaztien eta haien habitaten zaintzaz kontzientziatzeko, parte hartzeko, konprometitzeko eta ospatzeko ekitaldia.

Egun horretarako antolatutako jardueretan parte hartzera dei egiten dizue IGIK: lantegitan, lehiaketetan, behaketetan, haurrentzako antzerkian eta abarretan.

ELKARTZEKO LEKUA: Ataria.

ORDUTEGIA: 11:00 – 14:00.

HARTZAILEAK: herritar oro.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.