OkupaTU Gasteiz Egunak badu bideoklipa

Primera doble jornada de la temporada para el Baskonia
3 octubre, 2018
obra parking
Tickets de aparcamiento gratuitos para compensar el cierre del parking de Santa Bárbara
4 octubre, 2018

OkupaTU Gasteiz Egunak badu bideoklipa

abestia bideoa
Eragile ezberdinen parte hartzearekin egin dute bideoklipa, Gasteizko gune ezberdinetako irudiak bilduz

OkupaTU Gasteiz Eguna egitarau berria aurkeztu ez ezik, urteurren komunaren abestiaren bideoklipa eman dute ezagutzera. Hiriko eragile ezberdinen parte hartzearekin egin dute bideoa, Gasteizko gune ezberdinetako irudiak bilduz.

Ekaitz Samaniegoren hitzei DJ Lorok jarri dio basea eta Jaione Olabe, Paula Amilburu, Iñaki Viñaspre, Ixone Arrizabalaga, Haize Agirre, Libe García de Cortazar eta Jon Basagurenek jarri dute ahotsa.

Nahiz eta eskatutako espazio guztiak erabiltzeko baimenak lortu ez, OkupaTU Gasteiz Eguna aurrera aterako dute antolatzaileek. Irailaren 6an aurkeztutako egitaraua moldatu behar izan dute eta behin-betiko ekimenak aurkeztu zituzten irailaren 27an.

Hala, goizeko ekintzak bertan behera gelditu dira, baina horien ordez manifestazioa egingo dute, “Zuei gustatu ala ez, nos okupamos de Gasteiz” lemapean. “Inork ez digu festa kenduko, ezta gure urteurrenak ospatzeko gogoa ere”, argi adierazi dute sustatzaileek.

Larunbateko hitzordu nagusia 12:30ean izango da, San Anton plazan, manifestazio koloretsu eta musikatu batekin egunari hasiera emateko. Ostean, bazkaria -nahiz eta honen xehetasunak egunean bertan emango dituzten jakitera- eta arratsalde-gauean jai giroa Gaztetxean eta Alde Zaharreko taberna ezberdinetan