Kolonbiaren egoera aztergai, duela bi urteko Bake Akordioaren ondoren

Martxan da Euskaraldia
23 noviembre, 2018
mazoka participantes
La IV edición de Mazoka enriquece su programa de actividades paralelas
26 noviembre, 2018

Kolonbiaren egoera aztergai, duela bi urteko Bake Akordioaren ondoren

Azaroaren 27an giza eskubideen defendatzaile bat, FARCeko borrokalari ohi bat eta magistratu bat izango dira Europa Jauregian

Kolonbia-Euskadi eta Mundu Bat elkarteek, Gasteizko udalarekin batera, Kolonbiaren egoeraren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte azaroaren 27an, asteartea, Europa Jauregian «Kolonbia bi urte geroago. Bake-akordioa eta gizarteratze prozesua» lemapean. Kolonbiako gobernuaren eta FARC-en arteko gatazka amaitu zituzten Bake Akordioen ondorengo egoera izango dituzte aztergai 16:ooetatik 20:00etara.

Jardunaldi hauekin bake-akordioa gauzatzearen inguruko analisia eta gogoeta egitea, lorpenak eta erronkak aztertuz, bilatzen du. Aldi berean, FARC-eko presoak bizitza zibilean gizarteratzeko prozesua emango da ezagutzera eta bake-akordioak gauzatzeari eragiten dioten lege-aldakuntzak aztertuko dira, nazioarteko zuzenbidearen argitara.

Alirio Uribe giza eskubideen defendatzaileak testuinguruaz arituko da eta bake-akordioen ezarpenaren analisia egingo du. María Lucelly Urbano, FARC-eko borrokalari ohia bizitza zibilean gizarteratze prozesuaz arituko da, Akordioen 3. puntuaz, alegia. Azkenik, José Ricardo de Prada Auzitegi Nazionaleko magistratuak, akordioen harira emandako lege-aldakuntzak eta bake-akordioari betetzeari dagokionez izan duten efektua aztertuko du Nazioarteko Zuzenbidearen ikuspuntutik.

Testuingurua

2016an sinatu zuten Habanan Kolonbiako gobernuak eta FARC-ek Bake-akordioa. Hura berresteko erreferendumean ezetzak garaipen estua izan zuen, %50,21arekin. Gerora, 2016ko azaroan, Gatazka behin-betiko bukatzeko akordioa sinatu zen Bogotan.

Geroztik herrialdeko egoera konplexua eta kezkagarria da. Ekintza armatuekin jarraitzen duten borrokalarien kopurua aski handi dela uste da, nahiz eta FARCeko kide ohi gehienek armak entregatu dituzten. Bake-akordioen aplikazioan atzerapen ugari salatu dira eta 2018ko maiatzean Ivan Duque Martínez hautatu zuten errepublikako lehendakari, bake akordioekin oso kritikoa izanik.

Giza eskubideen arloan ere urraketak mantentzen dira. Herritarren Defendatzailearen arabera 2016ko urtarriletik abuztura bitartean 340 lider sozial eta giza eskubideen defendatzaileak hil dituzte. Consejo Nazional de Reincorporación erakundeak, berriz, 2016ko azarotik 2018ko ekainera bitartean FARCeko 68 borrokalari ohi hil dituztela dio.