13 eta 18 urte arteko gazteentzako sorkuntza eszenikoko tailerra inTACTO jaialdiaren barnean

La venta de abonos para el público general de la Final Four comenzará el próximo 6 de noviembre
23 octubre, 2018
24 personas duermen en la calle en Vitoria, 6 menos que en 2016
24 octubre, 2018

13 eta 18 urte arteko gazteentzako sorkuntza eszenikoko tailerra inTACTO jaialdiaren barnean

arte eszenikoak
Tailerra azaroan garatuko da Horman Poster Bilboko konpainiaren eskutik eta hilaren 23an aurkeztuko dute emaitza

inTACTo arte eszenikoen jaialdiak 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzako sorkuntza eszenikoko tailerra garatuko du azaroaren 16tik 22ra Gasteizen. Horman Poster Bilboko konpainak emango du tailerra eta lan egun horien emaitza azaroaren 23an aurkeztuko da jaialdiaren barnean.

“Eraikitzen gaituzten hitzak” izenburuko obrak gogoeta bat proposatzen du gizabanakoaren eta taldearen identitatearen inguruan, dantza, ekintza, antzerki, musika, hitz eta bideoaren bitartez. Proiektu honek artea eta hezkuntza uztartzen ditu, eta pertsona gazteak eszenaren bitartez sentsibilizatu nahi ditu, esperimentazio, (auto)ezagutza eta jarrera kritikorako gunea den aldetik.

Tailerra Artium Museoko eta Eszena Arte Tailerreko (TAEko) instalazioetan egingo da azaroak 16n, ostirala (17:30-20:00); azaroak 17n, larunbata (16:00-19:00); azaroak 18n, igandea (10:00-13:00); eta azaroak 19tik, astelehena, azaroak 22ra (17:30-20:00), osteguna.

Gazteek egindako lan-prozesuaren emaitza azaroak 23, ostirala, estreinatuko da jendaurrean inTACTO Jaialdiaren programazioan.

Prozesu honetan parte hartzeko interesatutako pertsona guztiek intactofestival@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez eman dezakete izena, bertan izena, abizenak, jaiotze-data eta harremanetarako telefono zenbakia adieraziz. Tailerreko parte-hartzea doakoa da plazak bete arte.

Horman Poster lankidetza eta sorkuntza eszenikoko proiektu bat da, eta Bilbon sortu zen Matxalen de Pedro eta Igor de Quadraren eskutik. Haiek, arteen diziplinarteko begirada batez, eszena eta bitartekaritza artistikoko proiektuak garatu dituzte topaketarako gune gisa, horretarako ekintza eta munduaren begirada estetiko eta kritiko bat bultzatuz. “Eraikitzen gaituzten hitzak” 2017an sortu zen, eta ondorengoen babesa du: Eusko Jaurlaritza, Eremuak, Azkuna Zentroa, Bilbaoeszena/Festival BAD; lankidetza, berriz, ondorengoena: Bertendona BHI, Ibarrekolanda BHI, Artabe BHI, Txurdinaga LHII, Giltzarri Elkartea-Barakaldoko Udala, Harrobia eta La Fundición.