Iñigo Cabacasen auziarekiko elkartasun ekimenak egingo dira Gasteizen astean zehar

Errementari filmaren sortze prozesuaz arituko da Paul Urkijo Salburuko gizarte etxean
5 noviembre, 2018
El punk rock toma el Iradier Arena con la cuarta edición del Gasteiz Calling
5 noviembre, 2018

Iñigo Cabacasen auziarekiko elkartasun ekimenak egingo dira Gasteizen astean zehar

elkartasuna gasteiz
Iraultza 1921k, Ernaik eta Indar Baskoniak elkarretaratzeak, hitzaldiak eta kotxe karabana bat antolatu dituzte, besteak beste

Iñigo Cabacasen erailketaren inguruko auziaren azken astean, Iraultza 1921k, Ernaik eta Indar Baskoniak elkartasun ekimen desberdinak antolatu dituzten Gasteizen. Sei ertzaintza daude auzipetuak Athleticeko zalearen heriotzarengatik.

Azaroaren 7an emango diote hasiera egitarauari elkarretaratze batekin Andra Mari Zuriaren enparantzan (19:30etan). Azaroaren 8an, kotxe karabana bat aterako da Mendizorrotzatik 17:30etan Bilbora, epaiketaren azken eguneko bezperan, hain zuzen. Azaroaren 10an emango diote amaiera ekimen desberdinei Aketegi tabernan egingo den hitzaldiarekin, “Eredu poliziala eta errepresioa”.