Hiart Nevadok eta Unax Montejok irudikatuko dituzte Edurne eta Zeledon Txiki

Jaitsiera abuztuaren 7an Andre Maria Zuriaren plazan egingo da

Hiart Nevadok (Zoroak taldekoa) eta Unax Montejok (Luken-ekoa) irudikatuko dituzte Edurne eta Zeledon Txiki datorren abuztuaren 7an, 12:00etan.

Alkate Gorka Urtaranek eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok euritako bana eman diete bi umeei, txikien egunean jairako deia egin dezaten.

Hiart Nevadok “ilusioa eta poza” agertu ditu jaietan Edurne izateagatik, eta Unax Montejok udaletxean egindako harrera eskertu du.

Alkateak, berriz, “egun horretaz disfrutatzera” animatu ditu, eta esan die ziur dagoela“Edurne eta Zeledon Txiki oso ondo irudikatuko dituztela”. Bide batez, Gorka Urtaranek aurtengo berritasunak gogorarazi ditu: batetik, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazan egingo da, 35 urtez plaza Berrrian egin ondoren; Andre Maria Zuriaren plaza handiagoa izanik, bertaratzen direnak erosoago egon ahalko dira, eta ekitaldiaz gehiago gozatu. Bestetik, bi pertsonaiak San Migel elizatik jaitsiko dira, hilaren 4an Zeledon jaisten den kable beretik. Biak aldi berean jaitsiko dira (lehen bi kable erabiltzen ziren), bata bestearen atzetik, horretarako gailu berezi bati esker.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.