Featured Video Play Icon

Gure Esku Dagok Gasteizko spota aurkeztu du

Ekainaren 10ean egingo den giza katerako Arabako hiriburuan 5.000 pertsona beharko dira

Ekainaren 10an giza kate erraldoia osatzeko erronka hartu du Gure Esku Dagok. Donostian hasi eta Gasteizen amaituko den kateak 201,9 kilometroko luzera izango du eta 100.000 lagun beharko dira. Gasteizen, 5.000 pertsona beharko dira eta jendea animatzeko spota aurkeztu dute gaur.

Donostiatik abiatuta, Bilbotik pasa eta Gasteizen amaituko den giza kate bat antolatuko dute ekainaren 10ean erabakitzeko eskubidearen alde. “Herritarron erabakitzeko arrazoiak erakundeetara bideratuko ditugu”, azaldu zuen Angel Oiarbide GEDren bozeramaileak.

Bost hilabetean erabakitzeko 2019 arrazoi bilduko dituzte herriz herri, datorren astetik aurrera hiriburuetan antolatutako mahai-inguruetan hasita. Ekainaren 10ean, milaka lagun, arrazoiz betetako zapiak tarteko, elkartuko dituen 201,9 kilometroko giza katean plazaratuko dituzte aurreko hilabeteetan jasotako arrazoiak. “Bost urtean egin, ikasi eta lortu dugun guztiaren emaitza izango da ekainaren 10a”, agertu zuen Oiarbidek.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako GEDren kideen arabera, gutxienez 100.000 lagun beharko dira giza katea osatzeko eta, finantzaziorako ez ezik, antolaketarako ere, saretzearen garrantzia azpimarratu dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.