Goya sari bat irabazi dezake Errementarik

La Feria navideña de Artesanía reúne a 26 artesanos
12 diciembre, 2018
3.303 atletas participan en la Media Maratón
13 diciembre, 2018

Goya sari bat irabazi dezake Errementarik

Hala Bediren berria

Paul Urkijoren Errementari pelikula Goya sari bat eskuratu dezake. Kategoria batean izendatu dute, efektu berezi onenean.

Hala ere, Goya sarien 33. edizioko hautagaitzak erabakitzeko lanetan ari zirenean, Errementari-k 22 hautagaitza arte izan zitzakeen. Azkenean, ordea, bakarrean geratu da.

Errementari Urkijo zuzendari arabarraren lehen film luzea da, eta Kandido Uranga eta Eneko Sagardoy aktoreak dira pelikularen protagonistak. Urkijoren lanak Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako ‘Patxi Errementaria’ ipuinean oinarritutakoa da, eta hainbat berezitasun ditu. Batetik, genero fantastikoaren aldeko apustua, eta euskal kutsu folkloriko eta historikoa du. Bestetik, euskara hutsean grabatu da, eta Araban hitz egiten zen euskalkia berreskuratu du.

Zehazki, XIX. mendean Araban hitz egiten zen euskara da erabili duena. Euskalki hori berreskuratzeko eta ulergarri egiteko, Koldo Zuazo hizkuntzalari eta ikertzailearen laguntza jaso du Urkijok. ‘Arabako euskara’ liburuaren egileak euskalki horren ibilbide historikoa eta egungo euskararekiko duen aldea aztertu ditu, Gorka Lazkano itzultzailearen laguntzarekin.

Pelikula Arabako zenbait lekutan grabatu da, besteak beste, Korres, Antoñana, Kanpezu eta Miñaon. Bizkaian (Ubiden) eta Gipuzkoan ere filmatu dira zenbat irudi.

Ez da lehenengo saria

Zinemetan aste luzez egon ostean, Netflix plataforma digitalean txertatua izan da orain filma. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean abiatu zuen bere ibilbidea Errementari filmak, lehendabizikoan Publikoaren Sari Nagusia jaso zuen.

Uthako FilmOuest Festivalean ere bost sari jaso zituzten: film onena, zuzendari onena, Eneko Sagardoyri aktore onena, jantzi onena eta  makillaje onenaren saria.