Gazte sortzaileen arteko sinergiak bultzatzeko gune berria

Gazteek garatutako 15 proiektu aurkeztuko dira irailaren 30ean, Judimendiko parkean, burutuko den jardunaldian

Sinergia Gunea “egitasmoa, proiektua edo ekimena” abiatu dute Gasteizen. “Sormenean, kulturan, artean baina baita bestelako kontuekin ere ari diren gazteen ekimenen elkargunea behar da izan, elkarren artean ezagutu eta sinergia berriak sor daitezen”, azaldu du Gindi Auzmendik, ekimenaren sustatzaileak Mikel Buruaga eta Iñaki Landarekin batera.

Gasteizko kultur alternatiboaren mapa sortzen hasi ziren lehenbizi. Orduan Gasteizko kulturaren egoeraren inguruko hausnarketa bat konpartitzen zutelako hasi ziren lanean “kulturaren esparruan ikustarazten ez ziren leku asko zeudelako, bestelako kultura bat ari zelako loratzen”.

Proiektua burutzen ari zirela konturatu ziren pertsona edo gazte sortzaile hauen artean ere “ez zirela sarri euren artean ezagutzen, ez zeudela hibridaziorako kanalak, bideak falta zirela”. Horregatik hasi ziren lanean eta Sinergia Gunea abiatu zuten.

“Kaleak kulturarako berreskuratu nahi ditugulako, kalean, Judimendiko parkean elkartzea erabaki dugu”. Kalean aurkeztuko dituzte gazte hauek guztiek euren proiektuak. Hamabost proiektu izango dira guztira. Besteak beste, Cristina Bereciartua, kudeaketan aditua, Ane Gebara ipuin kontalaria, Instagramer-a, Jo! Fest diseinu jaialdiko antolatzaileak, Fill in grafitigileak, Irantzu Lekue artista eta muralista edo horma irudigilea, Sumendi gune autogestionatuko kideak, Iker Fidalgo arte kritikaria, Eider Bernaola, argazkilaria, Cerdas fanzine egileen kolektiboa, Beñat Goitia bakarlaria, Natalia Albeniz artista, Reina Ginolanda idazlea, Gasteiz Harcore Crew-ko kideak edo Ibai Jammin-ek parte hartuko dute “kulturakoak ez baina ekintzailetzatik datozen beste proiektu batzuekin, Gastheiz patata garagardoaren egileak kasu”. Denak arabarrak eta guztiak 18 eta 33 urteen artekoak “kulturan, sormenean ari diren gazteentzako izango den marko propioa eraiki nahi dugulako”, azaldu dute.

Irailaren 30a aurkezpen dinamika batekin hasiko da eta, ondoren, proiektu aurkezpenen txanda izango da. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera “dinamikotasuna bermatzeko 10 minutuko aurkezpenak egingo dituzte gonbidatuek. “Hasierako aurkezpen pertsonalen ostean proiektuak azkar aurkeztea hobetu dugu ondoren antolatu dugun marianito kulturalean hitz egiteko tartea dutela bermatzeko. Gertakari bat minutu batean azaldu badaiteke, proiektu bat zazpi minututan aski ongi azaldu daiteke ere”.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.