Euskal musikari omenaldia Printzipal Antzokian

aviso anillo verde
Apasos alerta de la aparición de salchichas con alfileres
12 septiembre, 2018
hitz adina mintzo
Hitz Adina Mintzo zikloak 4. ikasturtea hasiko du irailaren 20an, UEUko eskaintzaren barnean
12 septiembre, 2018

Euskal musikari omenaldia Printzipal Antzokian

carlos mena
Amoria ikuskizuna antzokiaren 100. urteurrena ospatzeko ekimenen barruan dago

Principal antzokiaren urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Amoria ikuskizuna izango da irailaren 13an, 20:30ean. Hartara, omenaldia egingo zaio euskal musikari, XVI. mendetik hasi eta gaurdaino. Bertan arituko dira Carlos Mena kontratenor gasteiztarra, Katia eta Marielle Labèque pianoforte- eta piano-jotzaileak, Elena de Murguía Urreta viola da gamba jotzailea, eta —ahotsak eta perkusioa— Thierry Biscary, Harkaitz Martínez de San Vicente, Mikel Ugarte, Eñaut Elorrieta eta Ander Zulaika. Zuzendari-lanak Easo Eskolaniako zuzendari Gorka Mirandak egingo ditu.

Hainbat musikagileren obrak entzun ahal izango dira: Antxieta, Maurice Ravel, Alberto Iglesias, Jesús María Guridi, Pablo Sarasate, Harkaitz Martínez de San Vicente, Mikel Ugarte eta Thierry Biscary-renak, besteak beste. Instrumentu klasikoak eta tradizionalak konbinatzen dira ikuskizunean, zeini euskaraz inprimatutako lehen liburuko, Beñat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ko kopla batek ematen baitio izena.

Sarrerak erosteko antzoki-sareak eskaintzen dituen ohiko bideak balia daitezke.