Errementari filmaren sortze prozesuaz arituko da Paul Urkijo Salburuko gizarte etxean

Irabazi denuncia que los tickets de aparcamiento por el cierre de Santa Bárbara dan “barra libre” para aparcar gratis
31 octubre, 2018
elkartasuna gasteiz
Iñigo Cabacasen auziarekiko elkartasun ekimenak egingo dira Gasteizen astean zehar
5 noviembre, 2018

Errementari filmaren sortze prozesuaz arituko da Paul Urkijo Salburuko gizarte etxean

Azaroaren 7an, asteazkena, izango da ekimena arratsaldeko 18:30etatik aurrera

Nola sortzen da “Errementari” bezalako pelikula bat? Nolakoa da sortze prozesua? Galdera horiei eta beste askori emango die erantzuna Paul Urkijo zuzendari gasteiztarrak azaroaren 7an Salburuko gizarte etxeko liburutegian.

“Errementari filmaren sortze prozesua” izeneko saioan azalduko du Urkijok pelikularen nondik norakoak, euskaraz eta gazte zein helduei zuzendutako solasaldian. 18:30etan hasiko da hitzaldia eta sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Ekimena Udalaren Liburutegi Sareko jardueren barnean antolatuta dago.