Euskal Zaletuek ekimen desberdinak antolatu dituzte Euskal Selekzioaren partiduaren harira

logo lumagorri hat
Lumagorri considera la Declaración de paternidad del Ayuntamiento “otra apología de la heterosexualidad”
9 octubre, 2018
palacio de congresos
Las nuevas economías llegan al Europa
9 octubre, 2018

Euskal Zaletuek ekimen desberdinak antolatu dituzte Euskal Selekzioaren partiduaren harira

erreibindikazioa ofizialtasuna
Venezuelarekiko elkartasun elkarretaratzea eta ofizialtasunaren aldeko kalejira egingo dituzte, besteak beste, urriaren 12an

Urriaren 12an futboleko gizonezkoen Euskal Selekzioa Venezuelakoarekin leihatuko da Mendizorrotzan. Hori dela eta, euskal zaletuek ekimen desberdinak antolatu dituzte partiduaren egunerako.

Hala, 13:30etan kontzentrazioa egingo dute Andra Mari Zuriaren enparantzan “Espainiar inperialismoaren aurrean herriok erresistentzia! Venezuela aurrera!” lemapean.

Arratsaldean, ordea, sokatira txapelketa eta graffiti tailerra izango dira 16:00etatik 19:00etara. Ondoren, omenaldia egingo dute Andra Mari Zurian ofizialtasuna aldarrikatuko duen kalejiraren aurretik. Kalejirarekin Mendizorrotzara abiatuko dira, non 20:45etan hasiko da bi selekzioen arteko partidua.