Emakume sortzaileen arteko esperimentazioa ardatz EmART erakusketan

21. Korrika Gasteizen amaituko da
7 noviembre, 2018
La Media Maratón se celebrará el 16 de diciembre
8 noviembre, 2018

Emakume sortzaileen arteko esperimentazioa ardatz EmART erakusketan

artgia
Sara Berasaluce, Marina Suarez eta Beatriz Perales gasteiztarren lanak egongo dira abenduaren 1a bitartean ikusgai ARTgian

ARTgia sorgune aretoak hiru emakume sortzaile gazteren lanak erakutsiko ditu abenduaren 1era arte. EmART erakusketa Sara Berasaluce, Marina Suarez eta Beatriz Peralesen lanek osatzen dute.

Maiatzean hasi ziren artista gasteiztarrak elkarrekin lan egite. “EmART proiektua berritzailea zen hasieratik disziplina ezberdinetako emakume artista arabarrak elkarrekin jarri nahi zituelako lanean”, azpimarratu du Irantzu Lekue ARTgia soirguneko zuzendariak.

EmART da kultur gune honek deitu duen lehenengo deialdia, eta “arte bisualen, soinudun arteen eta arte eszenikoen barruan kokatzen da, Gasteizen emakumeen sorkuntza gaztea sustatzeko jarduera-ildo gisa, xedetzat baitauka Araban susperraldian dauden emakume artistak kultura ekosistema baten erdigunean jartzea. Emakume artista arabarrek sortutako artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzen ditu deialdiak”.

Azaldutakoaren arabera, “EmARTen helburua da hainbat artistak leku berean paraleloki eta elkarrekin lan egin dezatela, elkarlaneko unibertsoa sortuz. Horren bidez, sinergiak eta elkarrizketak sortuko dira, eta, horrela, sareak eraiki ahal izango dira askotariko diziplinak jorratzen dituzten artisten artean”.

“Horretaz gain, showroom formatuaren bidez lotuko dira artistak eta ikus-entzuleak”. Showroom-a bakarrik ez artistek kale ekimen ugari egin dituztelako Abetxuku, Judimendi edo Gasteizko erdialdean. Marina Suarez-ek azaldu bezala, interbentzio horiek publikoa eta artea elkartzeko, batzeko, aukera eskaini diete. “Zuzeneko eskuhartzeek sorpresak uzten dizkigute, beti”, esan du Beatriz Peralesek. “Jende askok ez dauka bere eguneroko bizitzan artearekin inongo erlaziorik eta artea kalean egiteak leihoak zabaltzen ditu, erreakzioak bultzatzen ditu. Oso aberasgarria da hori”.

kartela