Eleak/Librek Udalari Mozal Legearen aurka agertzeko eskatuko dio

“Oinarrizko eskubideak urratzen dituen lege honen” aurkako hiru konpromezu helaraziko dizkiote osoko bilkuran

Eleak/Libre mugimenduak Gasteizko Udala Mozal Legearen aurka agertzeko eskakizuna egingo du hurrengo osoko bilkuran, maiatzaren 25ean. Horretarako, hiru konpromezu helaraziko dituzte batzarrarera “bere garaian Gasteiz Green Capital bihurtu zuten bezala, oraingoan, Gasteiz Free Capital” bilakatzeko, “Mozal Legerik gabeko hiria, herritarron eskubide zibil eta politikoak bermatzen dituen hiria”.

Batetik, “Herritarren segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa”-ren eta
Mozal Lege bezala ezagututako gainerako legen “aurkako jarrera publikoa
berrestea” eskatuko dute.

Bestetik, aurrerantzean, “oinarrizko eskubideak urratzen dituen lege honen aplikazioa berriz ematekotan, salaketa publikoa egin eta zigortuari babesa adierazteko konpromisoa hartzea” nahi dute.

Azkenik, “Instituzio publiko honetako ordezkaritza publikoaren gehiengoa lege honen aurka egonik, lege hau ez aplikatzeko konpromisoa hartzea” eskatuko dute.

“Datorren uztailean hiru urte beteko dira Mozal Legeak onartu zirenetik. Mozal Legeak, Herritarren Segurtasunerako Legeak eta Kode Penalaren erreformak osatzen dute, hauetaz baliatuz gure eskubide zibil eta politikoei dagokionez prozedura kriminal bat eginez”, salatu dute.

“Gasteizen ere, bi urte eta erdian udaltzaingoak 725 aldiz aplikatu die Mozal Legea gasteiztarrei, egunetik egunera handituz doan kopurua. Eta aplikatzen jarraitu du 2015eko Uztailaren 31ko osoko bilkuran Gasteizko Udalak Espainiako Gobernuari Mozal Legea bertan behera uztea eskatu bazion ere”, azaldu dute.

Hala, “herritarron segurtasuna bermatu ordez, herritarron eskubide zibil eta politikoak urratzen” dituzten legeen aurkako jarrera publikoa eskatuko dute maiatzaren 25an Gasteizko Udalaren osoko bilkuran.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *