Zabor poltsak Cabacas kasuaren epaia salatzeko

Productos locales y artesanía, protagonistas de los mercados navideños
11 diciembre, 2018
Abiertas las inscripciones para la San Silvestre
11 diciembre, 2018

Zabor poltsak Cabacas kasuaren epaia salatzeko

Hala Bediren berria

Soilik ertzain bat zigortu dute Iñigo Cabacasen hilketaren auzian eta beste bostak absolbitu egin ditu Bizkaiko Lurralde Auzitegiak. Are gehiago, zigortutakoa erretiratuta dagoen ertzain bat da, 2012ko apirilaren 5 hartan han zeudenen artean maila gorena zuena. Ordea, ez du bete beharko ez bi urteko kartzela zigorra eta ezta lauko inhabilitazioa ere, aurrekaririk ez duelako lehenik eta erretiratua dagoelako bigarrenik.

Epaiak, beraz, haserrea sortu du Bilbon eta Euskal Herria osoan: familia, lagunak, eragileak… Haserre daude eta “inpunitate”hitza erabiltzen dute epaia salatzeko.

Salaketa ekimenetako bat Gasteizen izango da, datorren ostegunean. Abenduaren 13an, sinatu gabeko kartel batekin, Gasteizko epaitegietara joateko deia egin dute eragile ezberdinek sare sozialetan: Gaztetxea, Negeak, Indar Baskonia, Sortu, Ernai, Errotako Gazteak, Trikuharri Gazte Asanblada, Iraultza 1921…

Elkarretaratzea 19:30ean izango da, epaitegietan, eta zabor poltsak eramateko deia egin dute: “Esta justicia es basura” irakur daiteke kartel horretan.