Bizilagunak Arabako edizio berrian izena emateko epea irekita

Vitoria-Gasteiz prepara la candidatura para albergar La Copa de la Reina
11 octubre, 2018
Araba Euskaraz 2019, “gasteiztarrongandik Gertu”
11 octubre, 2018

Bizilagunak Arabako edizio berrian izena emateko epea irekita

Aurreko urtean, 44 herrialde ezberdinetako 1.000 lagun baino gehiago bildu ziren 93 txoko eta etxe ezberdinetan [Hala Bediren berria]

Aurreko urteetako esperientzia arrakastatsuetatik tiraka, aurten ere Bizilagunak Araba ospatuko dute herrialdean. Horretarako aukeratu duten data azaroaren 11 da, igandea. Egun horretan,  etorkin, errefuxiatu eta bertako familiak bazkaltzeko elkartuko dira, Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan ekimen berdina egiten egongo diren bitartean.

Aurtengo edizioko erronketako bat, aurreko urteko kopurua gainditzea izango da. Izan ere, oso arrakastatsua izan zen 2017ko edizioa: guztira, 44 herrialdetako mila lagun baino gehiago 93 etxe eta txokotan elkartu ziren bazkaltzeko.

Funtzionamendua oso erraza da. Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek hartuko du parte, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua modu zabalean ulertzea nahi dute antolatzaileek: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…

Kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko aukera

“Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina  askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu”, azpimarratu dute ekimeneko sustatzaileek. Elkar ezagutzeko aukerak eskaintzeko asmoarekin, gonbidapen hau luzatu diote herritargoari kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko. Gainera, harremanak eta kontaktu berriak egitea erraztu izan da aurreko edizioetan, “loturak sortuz Gasteizen bizitzea erabaki dugun onartean, gure jatorria edozein izanda: ‘hemengoa’, etorkina edo errefuxiatua”.

Bazkarian izena emateko formularioa betetzeko aukera dago jada eta telefono-zenbaki bat jarri dute martxan zalantzak argitze aldera: 688 812 944.