AskeRock elkartasun jaialdia urriaren 21an ospatuko da Mendizabalan

Riot Propaganda, Willis Drumond, Esne Beltza, Mafalda, Zoo, Eskean Kristo, Txarango eta Bad Sound System arituko dira

Urriaren 21ean Mendizabalako eremuak euskal preso eta iheslariekiko eta euren senideekiko elkartasun musika jaialdia hartuko du, AskeRock. “Pertsona errepresaliatu ezberdinek pairatzen duten giza eskubideen urraketarekin arduratuta dauden norbanako ezberdinek” antolatu dute jaialdia eta, helburuen artean, preso eta iheslarien egoera sozializatzea eta dispertsioak eragindako gastuei aurre egiteko diru bilketa egitea nabarmendu dituzte.

Lehen edizio honen leloa “Ez gara libre izango haiek ASKE izan arte” da eta zortzi taldek estreinatuko dute AskeRocken oholtza: Riot Propaganda, Willis Drumond, Esne Beltza, Mafalda, Zoo, Eskean Kristo, Txarango eta Bad Sound System. Eskean Kristok, gainera, bideokliparen abestia egingo dute.

Sarrerak 16 eurogatik eskuratu ahalko dira lehenago erosiz eta egunean bertakoak 22 eurogatik, edalontzia barne. Aurrerago azalduko dute non erosi ahalko diren.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *