Arabako artisau garagardoaren azoka ospatuko da larunbatean

escaladores
Nuevo pliego para los rocódromos
30 octubre, 2018
Irabazi denuncia que los tickets de aparcamiento por el cierre de Santa Bárbara dan “barra libre” para aparcar gratis
31 octubre, 2018

Arabako artisau garagardoaren azoka ospatuko da larunbatean

alava
Dastatze komentatuak, zuzeneko musika eta salmenta-postu gastronomikoak egongo dira Burulleria plazan

Arabako artisau garagardoaren azokak garagardoa artisau eran egiten duten tokiko enpresa nagusienak bilduko ditu datorren azaroaren 3an, larunbatean, Gasteizko Burulleria plazan, hileko lehen larunbatetan egin ohi den Almendrako Merkatuaren baitan.

Programaren barruan garagardo desberdinak probatzeko aukera egongo da, dastatze horietako batzuk komentatuak izango dira gainera. Horrez gain, zuzeneko musika eta salmenta-postu gastronomikoak egongo dira.

Artisau garagardoa ekoizten duten lau enpresa arabarren erakusketak eta salmentak egongo dira 10:30etik 15:00etara: Byra, Garagart, Saltus eta Gastheiz.

Lehenengo hirurek garagardo dastatze komentatuak eskainiko dituzte 12:00, 12:30 eta 13:00etan, hurrenez hurren, eta hiru garagardo dastatu ahal izango dira 5 euroan.

Osagarri gisa, tokiko gastronomiaren erakusketa bat egongo da plazan. Gazta, gilda, txanpinoiak txingarretan erreta eta saltxitxak saltzeko postuak egongo dira Arabako artisau garagardoekin batera dastatzeko.

Horrez gain, zuzeneko musika eskainiko da eta zozketa bat egingo da garagardo lote bat eskuratzeko. Era berean, Erdi Aroko hamabost bat tabernak artisau garagardoaz gozatzeko ibilbide bat eskainiko dute.

mercado de la almendra