Araba Euskaraz 2019, “gasteiztarrongandik Gertu”

Bizilagunak Arabako edizio berrian izena emateko epea irekita
11 octubre, 2018
Vuelve la Euroliga
12 octubre, 2018

Araba Euskaraz 2019, “gasteiztarrongandik Gertu”

Ekainaren 16an ospatuko da ikastola arabarren jaia Armentia ikastolan

Martxan da Araba Euskaraz 2019. Armentia ikastolak antolatuko du aurten eta Liher Larreak, ikastolako Lehendakariak azaldu bezala helburua “Gertu egotea da. Gasteizko, eragileengandik gertu, hiria euskalduntzeko gertu, Arabako herrietatik gertu, euskalgintzatik gertu, berdintasunerako gertu, emateko gertu eta, finean, zoriontsu izateko gertu.  Hori izango da gure Ikastolaren helburua etorkizunera begira. Hori adierazten du gure logoak; hori adierazi nahi dute geziek”, esan zuen.

1981 urtean ospatu zen, lehendabiziko aldiz Araba Euskaraz eta ordutik urtero ospatu den jaialdi honek milaka eta milaka arabar batu ditu, euskaraz, herrialde osoan zehar. Armentia ikastolak aldiz 25 urte bete ditu eta dagoeneko 1200 ikasle baino gehiago ditu. “Jaialdiarekin proiektua sendotzera goaz”, azaldu dute. Euskararentzako Araban urte biziki garrantzitsua dela nabarmendu dute “Euskaraldia, Korrikaren bukaera eta Araba Euskarazekin”.

Armentiak Arabako Ikastolen Jaialdia 2006 urtean antolatu zuen azkenekoz eta ordutik “13 urte igaro direlako Araba Euskaraz antolatzeko gogotsu gaude”, azaldu dute Naroa Velasco eta Iratxe Valle ikasleek. Hori dela eta kultur egitaraua urte osora zabaltzeko apustua egin dute. “Jaialdia ekainaren 16an izango bada ere azarotik ekainera antolatu nahi ditugu kultur ekimenak, Gasteizen baita Araba osotik ere, hau da, herrietan ere eraginez”.