Gertakariaren aurrean “haserrea” erakutsi eta Mugimendu Feministaren laguntza eskertu dute
Adurtzako Jai Batzordea asteburuan, auzko jaien testuinguruan, jazotako eraso sexistaren aurrean “lotsatua, nazkatuta eta oso haserre” agertu da.
Horrelako erasoak “onartzeinak” eta “justifika ezinak” direla nabarmendu dute eta egoera hauei aurre egitea gizarte osoaren ardura dela gogorarazi dute. “Ezin dugu beste norabait begiratu egoera hauen aurrean. Aseptikoak bihurtzeko arriskua dugu, guk geuk egoera normalizatzera eraman arte”. Aldi berean, erasotzaileei aurre egiteko kompromezua berretsi dute eta “auzoari eta orokorrean jendarteari” dei egin diete “erasoen aurrean modu aktiboan inplikatu dadin”.
Bestalde, Gasteizko Mugimendu Feministari “eskerrik beroena” adierazi diote “jaietako erritmo frenetikoan gertatukoaren aurrean izandako jarreragatik” eta “emandako laguntzagatik”.