34 irratsaio propio izango ditu Hala Bedi irratiak ikasturte honetan

Alavés y Osasuna se enfrentarán en partido amistoso este miércoles
13 noviembre, 2018
Zaporeak recogerá el sábado ropa de invierno para las personas refugiadas en Grecia
13 noviembre, 2018

34 irratsaio propio izango ditu Hala Bedi irratiak ikasturte honetan

Parrilla berriaren aurkezpena egingo dute larunbatean Hala Bedi Tabernan, zuzeneko irratsaio berezi batekin

Hala Bedi irratiak nobedadeekin ekin dio 2018-19 ikasturteari. Berrikuntza horiek azaroaren 17an, larunbata, aurkeztuko dituzte Parrillada Egunarekin. Aurten, 34 irratsaio propio izango ditu irrati arabarrak, hiru irratsaio berriekin.

Hala Bedi Tabernan zuzeneko irratsaio berezi bat egingo dute. Ekimena, tabernaren egutegi kulturalari emango dio hasiera, larunbateko 12:00etatik aurrera.

Irratiaren kate elebidunak, Hala Bedi Bat (107.4 FM Gasteiz eta Lautadan / 107.7 FM Arabar-Errioxan), ohiko magazinez gain –Suelta la Olla, Zebrabidea eta Kantoia- 34 irratsaio propio izango ditu: 12 euskaraz izango dira, 21 gazteleraz eta bat galizieraz.

Musika elektronikoa ardatz izango duen Traumreise (larunbatero entzungai, 23:00etatik 24:00etara, Hala Bedi Bat-en), Gazte Mugimenduaren espazioa izango den Gazte Bulkadak (asteartero, 19:00etan, Hala Bedi Bat-en) eta Piuke Ausart, Mapuche herriaren eta Hego Ameriketako jatorrizko herrien berriak landutuko dituen saioa (igandero, 14:00etatik 15:00etara, Hala Bedi Bat-en).

Hala Bedi Bi-ri dagokionez, euskara hutsezko katea (88.8 FM Gasteiz eta Lautadan), ikasturte honetan ere Araba Hizpidegoizeroko magazinarekin aurrera jarraituko dute, goizeko 8:30ean hasita aktualitateari eta inguruko albisteei goizeroko errepasoa egiteko astelehenetik ostiralera. 21:00etan hasita Arrosa Sareari esker beste irrati batzuetako programak eskainiko dira egunero. Gainera, larunbat eta igandetan, 10:00etan, Alai Bedi umeen irratsaioa entzun ahal izango dute etxeko txikienek.

Tabernaren egitaraua

Parrillada Egunarekin, Hala Bedi tabernak hasiera emango dio bere egitarau kulturalari. Hilabetean behin Hala Bediko programa ezberdin bat DJ gisa jantziko da eta musika ipiniko du tabernan. lehenengoa, Basati irratsaioa izango da, azaroaren 24an.

Azaroko programazioa:

  • 17, larunbata (12:00): Hala Bedi irratiaren 2018/19 parrillada aurkezpena.
  • 18, igandea (19:30): Mau Lee & The Kutxaratxas kontzertua (folk zikina, AldeZaharra-Errekaleor).
  • 22, osteguna (23:00): DJ Maripili.
  • 24, larunbata (23:59): DJ Boskebeat (Basati irratsaioa, Drum&Bass).
  • 27, asteartea (19:00): Erria aldizkariaren aurkezpena.
  • 29, osteguna (20:00): Bertxoko sariketaren finala + DJ Ous.