21. Korrikaren spota grabatzeko bolondresak bilatzen dituzte

sortzaileon afera
Eraldaketa: sortzaileON afera, las reflexiones de once creadoras vascas
14 septiembre, 2018
Los coches vuelven a la calle Dato
14 septiembre, 2018

21. Korrikaren spota grabatzeko bolondresak bilatzen dituzte

Hala Bediren berria

2019ko udaberrian 21. Korrika-k Euskal Herria zeharkatuko du, AEK-k antolatutako ekimen ikusgarrian. Motorrak berotze aldera, egunotan 21. Korrika iragarriko duen spotaren atal bat grabatuko dute Gasteizen, Salburua auzoan zehazki.

Baina erronka ez da makala: 100 lagun baino gehiago behar dituzte bideoa ondo ateratzeko. Hori dela eta, parte hartzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei.

Grabaketa lanak irailaren 24an, astelehenean, izango dira, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Profil ezberdinak behar dituzte, adin guztietakoak. Interesatuta daudenek emaila bidali behar dute gasteiz@aek.eus helbidera, izen-abizenak eta adina zehaztuz.