21. Korrika Gasteizen amaituko da

Presentado el proyecto de presupuestos para el 2019
7 noviembre, 2018
artgia
Emakume sortzaileen arteko esperimentazioa ardatz EmART erakusketan
8 noviembre, 2018

21. Korrika Gasteizen amaituko da

“Klika” lelopean, Garestik Gasteizera izango da aurtengo ibilbidea apirilaren 4tik 14ra

21. Korrika ospatuko da 2019an. Garesen hasiko du ibilbidea apirilaren 4ean eta hilaren 14an amaituko da Gasteizen. “Klika” izango da Korrika berriaren leloa.

AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrikak 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean. «Klika» da hautatutako leloa: euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia. Txillardegi omenduko dute edizio honetan, kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan… ekarri zuen aldaketa aintzat hartuta

AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikaren esanetan, edizio berriaren aurkezpenean, Korrikak hasierako helburu bikoitzari eusten dio: babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldekotasuna sustatzea. Ildo horretan, euskaltegiei bideratzen zaizkien baliabideak oraindik «ez nahikoak» direla esan zuen Mugikak, aurrerapausoak izan direla aitortu bazuen ere.

Klika

Korrikaren beraren mamiari erreparatuta, Asier Amondo Korrikaren arduradunak eman zituen azalpenak. «Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea». Hala dio 21. Korrikaren mezuak. Erabat lotuta dago, beraz, Euskaraldiarekin eta ohitura aldaketarekin. Konpromisoak hartzeko garaia dela esan du Amondok.

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenak ere, Klika egin zuen bere garaian, eta jarrera aldaketa bultzatu zuen kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan, politikan… Horrexegatik eta Txillardegik Euskara Batuaren sorreran izan zuen funtsezko paperagatik erabaki dute AEK-k eta Korrikak Txillardegi omentzea 21. edizio honetan.