1.300 lagun baino gehiagok hartu zuten parte Bizilagunak ekimenean

La AP-1 pasará a ser gratuita el 1 de diciembre
9 noviembre, 2018
El Ayuntamiento aportará un millón de euros a la Final Four
12 noviembre, 2018

1.300 lagun baino gehiagok hartu zuten parte Bizilagunak ekimenean

58 herrialdetako 2.542 lagun elkarrekin bazkaldu zuten igandean Euskadi mailan

Bizilagunak ekimenaren zazpigarren edizioa ospatu zen azaroaren 11an eta beste behin ere harrera oso ona izan du herritarren artean. Araban, 1.311 pertsonek hartu zuten parte kulturen arteko bazkariak sustatzen dituen ekimenean, zurrumurruei eta xenofobiari aurre eginez. Gasteizen, Araialdean, Añanan, Mendialdean, Lautadan eta Arabar Errioxan 73 bazkari ezberdin antolatu ziren aurten.

Euskadi mailan, 58 herrialdetako 2.542 lagunek bazkaldu zuten elkarrekin. Gero eta erakunde gehiagok hartzen dute parte ekimenean, eta gero eta leku gehiagotan egiten da. Gipuzkoan, SOS Arrazakeriak koordinatzen du; Araban, Arabako Foru Aldundiak, CEAR-Euskadik eta Bitartean Jolasean elkarteak; eta Getxo, Basauri, Barakaldo eta Eibarko udalek, bakoitzak bere herrian.

Bizilagunak ekimena oso alderdi intimo baten, gure etxeen, ateak zabaltzeko modu bat da. Eta bazkari horiek, hain zuzen, herritar moduan egindako adierazpen kolektibo bat dira: ekimenean parte hartzen duten pertsonek beren etxeen edo txokoen ateak zabaltzen dizkiote kultura aniztasunari eta itxi egiten dizkiete migratzaileak eta errefuxiatuak arbuiatzea dakarten mezu populistei.

https://twitter.com/CEAREuskadi/status/1061645270482595841