Zinelekuren kultur agenda iragarri dute

Proiektuko partaideei zuzendutako programaz gain, egitarau eta proiekzio irekiak izango ditu

Igandean hasiko da Zinelekuren bigarren edizioa, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiaren Gazteriaren Foru Erakundeak eta KalakaLab elkarteak sustatutako ikus-entzunezkoen arloko prestakuntza programa eta jada aurkeztu du jendearentzako kultur agenda irekia.

Uztailaren 23a eta abuztuaren 3a bitartean, Gasteizek harrera egingo dio Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ikus-entzunezkoen arloko proiektuari. Bertan izango dira bertako eta nazioarteko artistak, hala nola Adriana Vila, Luis Macías, Maider Oleaga, Anaïs Desrieux, Marcos Flórez edo Asier Altuna.

Hogei parte hartzailek parte hartuko dute prestakuntza esperientzia bakan honetan, zinemaren definizioa zabaldu nahirik lantegi, hitzaldi eta proiekzioen bidez. Euskal Herria, Galizia, Italia, Venezuela, Mexiko, Katalunia eta Frantziako irakasleak izango dira hirian, beren esperientzia konpartituz parte hartzaileekin, praktikatik abiatuta, eta jendearentzat irekita egongo den agendan erakutsiko diote beren lana jendeari.

Agenda irekia jendearentzat

Nabarmentzekoa da Zinelekuk jendearentzat antolatu duen agenda, doakoa eta irekia, arratsaldero eta gauero uztailaren 23tik abuztuaren 2ra, Gasteizen. Gure kulturan bereziak eta ospedunak diren gonbidatuak izango dira gure artean, hala nola Aitor Merino aktore eta zuzendaria, Maider Fernández Las chicas de Pasaik-eko zuzendari eta kidea, edo Iara Solano eszena eta ikusizko arteetako artista.

Proiekzioak kanpoan

Gauero-gauero, uztailaren 24an eta abuztuaren 1ean izan ezik, filmen proiekzioak izango dira kanpoan, Zinelekuren egoitza batean eta bestean. Hautatutako filmen artean, nabarmentzekoak dira zenbait klasiko, hala nola PLAYTIME Jaques Tatirena, EL ÚLTIMO VERANO, Leire Apellanizen lehenbiziko filma, LA VIDA DE CALABACÍN, ikusle guztientzako animaziozko filma, ALAMAR, hainbat sari jaso dituena, Pedro González Rubio mexikar errealizatzailearena, edo A HARD DAY’S NIGHT, Beatlesen klasikoa.

Egoitza laguntzaileak

Zinelekuren asmoen artean komunitate sare trinkoak sortzea dago, eta, horretarako, badu laguntzaile sare zabal bat proiektuan laguntzeko, kultura eta arteak ulertzeko modua bat bera dutela. Laguntzaileen artean, nabarmentzekoak dira Oihaneder Euskararen Etxea, ZAS Kultur, Baratza Aretoa, Artium Zentro Museoa, Luz Roja, Monstrenka aretoa edo Goian elkartea; hain zuzen, Goian elkartearekin ekitaldi oso berezia ari da prestatzen uztailaren 30erako, kulturartekotasunaren inguruko elkarbizitza eta jarduerak eskainiko direlarik guztientzat.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *