Bihar irekiko da Zinelekun izena emateko epea

12 egunez, 30 gazte ikus-entzunezko sorkuntza eta elkarbizitza esperientzia batean murgilduko dira

Apirilaren 12an irekiko da Zineleku 2018n parte hartzeko izena emateko epea. Ekimen hori 18 eta 30 urte arteko, ikusentzunezkoen sorkuntzan interesatutako eta Euskadin, Nafarroan eta Iparralden bizi diren gazteei zuzendua dago. Eskaerak ekainaren 8ra arte bidali ahalko dira. Parte hartzeko prezioa 350 eurokoa da. Aurtengo edizioak euskara izango du hizkuntza ardatz gisa.

Zinelekuren 3. edizioa Gasteizen egingo da uztailaren 23tik abuztuaren 3ra. Prestakuntza, sorkuntza eta elkarbizitzako egunak izango dira, non gazteek parte hartuko duten zinema eta maisu eskola lantegien berariazko ibilbide batean. Eskola horiek ibilbide ezaguneko profesionalek, zinematografiatik zein beste diziplina artistiko batzuetatik datozenak, emango dituzte. Hala nola, Polaroiska and., Paul Urkijo, Marian Fernández, Ana Pfaff, Xabier Erkizia, Luca Rullo, Martín Guridi, Mursego, Clara Sánchez Dehesa, Mar Coll, Garbiñe Ortega, Carlos Casas, Idoia Zabaleta eta Zazpi T’erdi.

Formakuntza bi zatitan banatuko da. Alde batetik, enborreko prestakuntza bat egongo da soinuan, filmazioaren hastapenetan eta super 8 mm-ko errebelatuan. Beste alde batetik, formakuntza praktiko bat garatuko da bi arlo desberdinetan, film laburren proiektua produkzio eta errealizazioan edo proiektuak gauzatzeko eman beharreko pausuetan. Parte hartzaile bakoitzak hautatu beharko du nahiago duen aukera.

KalakaLab-ek sustatutako programa bat da, ikus-entzunezkoen arloko prestakuntza sustatzeko eta proiektuak ekoiztu eta erakusteko. Alde batetik, etorkizuneko sortzaileei zuzendutako prestakuntza esperientzia da, gazte desberdinen artean elkarbizitza sustatzen duena aldi berean. Elkarrekintza eta elkartrukea ditu ardatz, prestakuntza eta elkarbizitza uztartuz.

Formakuntza eskaintza horrez gain, gainerako publikoari zuzendutako proiekzio, performance eta kontzertu programa ireki bat ere eskaintzen du egitasmoak, Gasteizko gune desberdinetan garatuko dena.

“Zineleku bezalako proiektuen bidez erkidegoa sortu nahi dugu zinemagintzaren inguruan, gazte errealizadoreak zinematografian prestatu daitezen diziplinaz gaindiko modu batean eta ikus-entzunezkoen bidez gizarte sareak berreraiki nahi ditugu. Publiko kritikoen sorkuntza sustatu nahi dugu aldi berean”, azaldu du Ricardo Condek, KalakaLabeko arduradunak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.