Featured Video Play Icon

Zineleku 2017

Ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako, ekoizpenerako eta emanaldiak egiteko programa bat da, Kalakalab-ek antolatua.

Helburua da diziplina arteko prestakuntza ematea ikus-entzunezkoen sortzaile berriei, ikuspuntu komunitariotik. Murgiltze proiektu hori Gasteizko Hirigune Zaharrean gauzatuko da, elkarrekintza eta elkartrukea sustatzen dituen espazio batean, hain zuzen; hala, aukera izango da prestakuntza eta sorkuntza esperientzia paregabe bat elkarrekin bizitzeko.

Proiektuan parte hartuko dutenak Gasteizko “Santa Maria katedrala aterpetxean” elkarrekin biziko dira hamabi egunez. Bitarte horretan zinema lantegietan eta zinemagintza eta beste arte batzuetako profesionalen eskola magistraletan parte hartu ahal izango dute; gainera, proiekzio, performance eta kontzertutan parte hartu ahal izango dute.

Programa euskeraz gauzatuko da; hortaz, parte hartzaileek oso ondo jakin beharko dute.

Datak

2017ko uztailaren 23tik abuztuaren 3ra arte

Parte-hartzaileak

Zineleku 18 eta 29 urte arteko gazteentzat da: Euskal Autonomia Erkidego, Nafarroa edo Iparraldekoak izan behar dute, eta zineman eta ikus-entzunezko arteetan inteesa izan; lehentasuna izango dute ikus-entzunezko komunikazioko ikasleek, Arteetako batxillergokoek eta Arte Ederretakoek.

Izena ematea

Izena emateko epea 2017ko martxoaren 1etik maiatzaren 1era.

Zinelekun izena eman nahi dut. Bete ondoren info@zineleku.org helbide elektronikora bidali behar da

Prezioa: 340€

Oinarriak

Zinelekun parte hartzeko oinarriak

Informazio gehiago

www.zineleku.org

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *