Zabalganak inauterietako konpartsa estreinatuko du

WhatsApp-eko irudietaz mozorrotuko dira eta izena emateko epea irekita dago jada

2018ko Gasteizko inauteriek konpartsa berri bat izango dute. Zabalganako auzo elkarteak auzoko konpartsa jarri du martxan eta WhatsApp-eko irudietaz mozorratuko dira “Zabalgana está de ‘wuassa'” lelopean.

“Auzo-konpartsa integratzailea sortzea” dute helburu eta horretarako, mozorroen zein konpartsa beraren gastuak “ahalik eta gehien murrizten” saiatuko dira edonork parte hartu dezan. Hala, helduen kuota 25 eurokoa izango da eta umeena, aldiz, 20koa.

Konpartsan parte hartzeko inprimaki bat betzea beharrezkoa da, kuota ordaintzea eta dokumentuak azaroaren 6tik 10ra Zabalganako Gizarte Etxean aurkeztu behar dira hurrengo ordutegietan:

– Azaroaren 6 eta 7an: 09:30etatik 11:30etara.

– Azaroaren 8, 9 eta 10ean: 17:00etatik 19:00etara.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *