Werckmeisterrek eta Lekuek egingo dituzte hiriko mural berriak

Aurten hiru mural berri egingo dira, bi Werckmeisterrek eta hirugarrena Lekuek

Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak 2017an eta 2018an Gasteizko fatxadetan  paisaia-muralak margotzeko lehiaketaren kontratua esleitu zuen aurreko astean. Hala, Irantzu Lekuek eta Werckmeister SLk, Gasteizen errotutako Veronica eta Christina artista amerikarren enpresa, garatuko dituzte lanak. Aurten, gainera, hiru izango dira egingo diren mural berriak.

Irantzu Lekue artista gasteiztarrari Aldabe-Pilar-Iparraldeko eremua esleitu zaio eta Werckmeisterri Judimendi-Hegoalde-Salburua eta Ibaiondo-Lakua-Zabalganakoak.

Bigarren multzoko murala (Ibaiondo-Lakua-Zabalgana) eman gabe geratu zen hasiera batean. Hori dela eta, sailak publizitaterik gabeko prozedura negoziatu zuzenera jo zuen eta arrazoi artistikoak eta teknikoak kontuan izanik, Werckmeister SLk 1. multzorako aurkeztu zuen proiektuari esleitu zaio esku-hartzea, prozedura irekian esleitutako bien ondoren puntuazio handiena lortu baitzuen.

Mural bakoitza egiteko aurrekontua 30.000 eurokoa da.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *