Herri eskolak Errekaleorren eta Kataluniarekiko elkartasuneko manifestazioa urriak 12rako

EH Bilduk urriaren 12a herri indigenen eguna izendatzea eskatuko du Arabako instituzio guztietan

Urriaren 12aren jai egunaren aurrean, urtero bezala herri eskolak antolatu dira Gasteizen jai hori ez ospatzeko. Aldi berean, Katalunian bizi den testuingurua kontutan hartuta, elkartasuneko manifestazioa antolatu da egun horretarako.

Aurtengo herri eskolak ikastetxe desberdinetan egin beharrean Errekaleorren bilduko dira. Feminismoa, marxismoa, antiespezismoa eta aisialdiaren inguruan hausnartzeko tailerrak izango dira, bai eta herri bazkaria eta asanbladak.

Bestalde, 13:00etan “Demokrazia” lelopean manifestazioa hasiko da Andra Mari Zuriaren plazatik Katalunian bizi den egoera salatzeko.

“Herri indigenen eguna”

Urriaren 12aren inguruan, EH Bilduk mozio bat aurkeztu du Arabako udalerri desberdinetan eta Batzar Nagusietan. Bertan “urriaren 12a herri indigenen eguna izendatzea” eskatzen dute. “Amerikaren aurkikuntza deiturikoan izandako genozidioa eta arpilatzea salatu nahi ditu. Era berean, Amerikako herri indigenen memoria eta kultura balioan jarri nahi ditu EH Bilduk”, azaldu dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *