Txikita 14ko blokea okupatu zuten gazteak epaituko dituzte azaroaren 6an

Gazte Emantzipaziorako Sareak elkarretaratzera deitu du egun berean auzitegien aurrean

Azaroaren 6an, astelehenean, Txikita 14 kaleko blokea okupatu zuten gazteak epaituko dituzte. Elkartasuna adierazteko, Gazte Emantzipaziorako Sareak (GES) elkarretaratzea antolatu du epaitegien aurrean 10:00etan “Frente a la gestión de Ensanche 21, ¡autogestión!” lemapean. Ostiralean, bestalde, Jam Session bat antolatu dute San Markos kantoian 18:00etan.

Etxebizitza blokea martxoan okupatu zuten Pinto 20 eta Kutxi 92ekoekin batera. Ensanche 21ren blokeak ziren hauek, gazteentzako etxebizitzak izan behar zirenak baina sei urtez hutsik egon zirenak.

Okupazioa eta denbora gutxira Udalak neurriak hartuko zituela adierazi zuen. Argindarrik gabe utzi zituzten eta Pintoko blokeko gazteen aurkako epaia hasi eta atzeratu egin zuten. Orain, Txikitako bizilagunak joan beharko dira epaitegietara astelehenean.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *