Talde Gune Gasteiz

Gaurtik martxoaren 18ra arte eman daiteke zozketarako izena, udalaren web-orrian.

Gasteizko Udalak, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailaren bitartez, diru-laguntzak emango dizkie hiriko musika taldeei, entsegu-aretoak erabiltzerik izan dezaten, bertan beren lanak sortu, entseatu eta grabatzeko. Gasteizen erroldatutako musikari orori zuzenduta dago programa, eta aretoen jabe Talde Gune Gasteiz enpresarekiko lankidetzan egingo da: bi areto prezio sinbolikoan (3 euro orduko) erabiltzeko aukera emango dute, Sailak % 60ko diru-laguntza emango baitu.

Kulturako zinegotzi Iñaki Prusillak eta  Talde Guneren arduradun Aitor Ruiz de Arbulok aurkeztu dute gaur ekimena, entsegu-aretorik ez duten musika taldeei lagundu eta gure hirian musika sorkuntza sustatzeko helburua duena.

Bi motatako erabilerak bereiziko dira: bi pertsonak edo gehiagok osatutako musika taldeak, eta banakoak. Taldeek izango dute lehentasuna, zerbitzua hobeto aprobetxatzearren. Astean gutxienez 2 ordu erabili beharko da aretoa, eta pertsona edo talde berak ezingo du 4 ordu jarraian baino gehiago erabili.

Udalaren web-orrian eman ahalko da izena, 2016ko martxoaren 7tik 18ra arte.

Zozketa egingo da izena eman dutenen artean lekuak banatzeko, martxoaren 21ean: zenbaki bat aterako da, eta zenbaki horretatik aurrera izen-ematearen hurrenkerari jarraituko zaio.

2016ko apiriletik abendura arte erabili ahalko dira aretoak.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *