Arabako Bertsolari Txapelketako finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izango da final handia eta Karla Santistebanek jantziko dio txapela irabazleari

Sei bertsolari leihatuko dira gaur, apirilak 1, Gasteizko Printzipal Antzokian Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean. 17:30 hasiko da ekitaldia eta Karla Santistebanek jantziko dio txapela irabazleari.

Manez Agirre (Aramaio), Iñaki Viñaspre (Abetxuko), Oihane Perea (Zalduondo), Serapio Lopez (Baranbio), Xabi Igoa (Aramaio) eta Asier Otamendi (Gasteiz) dira finalera heldu diren bertsolariak.

Karla Santistebanek jantziko dio txapela irabazleari. Arabako Bertsozale Elkarteak Karlak, urte askotan, egindako lan isila eskertu nahi du. 1946an jaioa Arabako bertsolaritzaren sustatzailea izan da, 1982an Arabako lehenengo bertso-eskola sortu zuen, Aiaraldekoa. Geroztik antolatzailea, gai-jartzailea eta epailea izan da.

Beste sari banatzaileak Arabako bertso-eskoletako ordezkariak izango dira. Honekin, antolatzaileek begi bistan utzi nahi dute bertso-eskolen sarearen funtzioa bertsogintzan, herrikintzan eta euskalgintzan.

Finalerako sarrerak erosteko Printzipal antzokiaren ohiko bideetatik eskuratu ahal dira: takilan, telefonoz eta antzokiaren web gunean.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *