Santa Ageda egunaren Bezpera

Hiriko hainbat tokitan santu horren martirioren eta heriotzaren ohorezko koplak kantatzen dituzte

Santa Ageda egunaren bezperan, otsailaren 4ko arratsaldean, hiriko hainbat talde ateratzen dira hirian zehar ohiko errondak egitera; santu horren martirioren eta heriotzaren ohorezko koplak kantatzen dituzte auzoetan zehar, eta makilak eramaten dituzte koplaren erritmoarekin bat lurra kolpatzeko.

Kalejira Gasteizko erdialdeko kaleetatik Udal Folklore Akademiaren esku.

Historia eta tradizioa

Beste garai batean soldaduskara joatekoak ziren gazteak, kintoak, biltzen ziren atez ate joateko, eta dirua zein bazkari edo merienda egiteko jatekoak biltzen zituzten. Gaur egun, berriz, ikastetxeetako taldeek, ahots eta elizetako taldeek, besteak beste, egiten dituzte erronda horiek.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *