Salburuako rokodromoa 2018aren hasieran izango da prest

Eskalatzeko ekipamenduak 150.000 euroko kostua izango du, eta gizarte etxean erabilera aukera berriak ahalbidetuko ditu

Isabel Martinez zinegotziak gidatzen duen Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak Salburuko gizarte etxerako rokodromoa hornitu eta instalatzeko kontratazio dosierra onetsi du gaur, 150.000 euroan.

“Rokodromoa instalatuta, gobernuak auzoak behar zuen konpromisoa betetzen du, eta auzokoek gizarte etxean eskalada kirolean jarduteko aukera izango dute” esan du Martínezek. Haren esanetan, albiste “oso ona” da, “auzoak ekipamendu hori eskatzen baitzuen; izan ere, hasierako proiektuan jasota egon arren aurreko gobernuak ukatu egin zien”. “Kontuan izan behar da Salburuko gizarte etxeak gabezia ugari zituela entregatu zenean, lanak presaka egin zirelako eta beheranzko esleipenen bidez; horrek gerora ezin konta ahaleko adabaki jarri behar izatea ekarri du, eta gobernu hau arrakastaz ari da konpontzen”, erantsi du Martínezek.

Nabarmentzekoa da hasierako partidaren aurrekontuari 50.000 euro gehitu zaizkiola, 2018rako konpromiso-kreditu baten bidez. Azaroaren 15etik otsailaren 15era arte gauzatu beharko da lana.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *