Salburuako Kulturarteko II. astea

Aurten, Hankaluze zikoinaren jeitsiera eta igoera izango dituzte auzoko jaiek

Jai giroa Salburuaraino helduko da oraingoan. Auzo gasteiztarrak bere Kulturarteko bigarren astea ospatuko du irailaren 13tik 18ra. Aurtengo edizioko berritasun nabarienak Hankaluze zikoinaren jeitsiera eta igoera izango dira. Hankaluzek asteburuko ekintzei emango die hasiera ostiralean eta amaiera igandean.
Horrez gain, bertsolariekin girotutako herri bazkaria ospatuko dute larunbatean, Sarburu Kultur Elkarteak antolatuta. Auzoko kirol taldeen eta auzokideen laguntzaz hainbat kirol jarduera izango dira baita jaietan zehar. Txikienentzako lasterketa bat antolatu dute baita: Molto motorrena.
Larunbateko arratsaldea umeei eskainiko diete, puzgarriekin, ginkanarakin, verbena eta suzko zezenekin.
2016ko kulturarteko programa aurrekoa baino zabalagoa izango da. Erakusketa desberdinak egongo dira ikusgai bai kaleetan zein Gizarte Etxean eta zineforumetan parte hartzeko aukera egongo da. Kulturarteko pintxo-potearen ordez, Kulturarteko pintxo-potearen txapelketa ospatuko da, esperientzia asteburu osoan zehar zabalduz.
Kontzertuak Praga kalean izango dira, osasun zentroaren parean. Habeas Corpus taldea izango da kartelburua, bere azkenengo biran murgildurik. Madrildarrekin batera

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *