Salaketa eguna antolatuko du Sarek larunbatean

Presoen eta euren senideen eskubideen urraketa salatuko dute Gasteizko Plaza Berrian

Larunbatean, abenduak 17an, Sarek preso eta euren senideen eskubideen salaketa egingo du Gasteizen. Salaketa eguna antolatuko dute horretarako, Plaza Berrian, hainbat ekimen desberdinekin, goizeko 11:00etan hasiko direnak. Ekimenari atxikimendua erakutsi nahi duen edonorentzat photocall bat jarriko dute enparantzan, ekimen artistiko desberdinak garatzen diren bitartean. 13:30etan bukatu da Salaketa eguna, ekimen nagusi batekin.

“Gure helburua gaur egungo espetxe politika salatzea da, legedia eta giza eskubideen aurkakoa dena, 23 gasteiztarren senideak eta euren ingurune afektibo-soziala sakabanaketaren errusiar erruleta batean jartzen dituena, larriki gaixorik dagoen Joxe Ramon Lopez de Abetxuko gasteiztarrak, duela bi urte zigor osoa beteta izan arren, kartzelan jarraitzea bultzatu eta onartu egiten duena”, adierazi dute antolatzaileek.

“Gaur eta orain ehunka herritarren eta haien senideen oinarrizko eskubideak urratzen ari direla salatzeko eguna” antolatu dute larunbaterako. Aldi berean, “datorren urtarrilaren 14an Bilbora joateko konpromisoa hartzeko eguna, giza esubideekiko, konponbidearekiko eta bakearekiko konpromisoa” hartzeko eguna dela agertu dute.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.