Sagardotegietara autobusez joateko zerbitzua

Sagardotegietarako bidaietan espezializatutako enpresa batek garraio zerbitzua eskainiko du Gasteizko autobus geltokitik. Astigarragako hamahiru sagardotegitara autobusez eroso eta seguru joateko aukera emango du, Gasteizko geltokitik. Zerbitzuaren erabiltzaileek, gainera, Gasteizko autobus geltokiak eskaintzen dituen aparkalekuak, irisgarritasuna, segurtasuna eta kalitatea baliatu ahalko dituzte.

 ”Sagardobusa” txotx denboraldi osoan aterako da autobus geltokitik, eta zuzenean egin daiteke erreserba, internetez edo mugikorreko aplikazio batez. Bazkari zein afarietara joateko aukera dago, eta garraioa bakarrik edo garraioa gehi janaria barne eskaintzen ditu.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *