Liburuaren aurkezpena “Sutondoko kontuak”

 

Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea Gasteizko Kafe Antzokia

Ordua: 19:00

Sutondoko kontuak txatalez osatutako liburua da. Sutondoetan izaten diren elkarrizketen antzera, anabasa nagusi dela ematen du bere orrietan. Hala ere, dena hari ikusezin batek lotzen du: soziolinguistikak eta haren dibulgazioak. Izan ere, soziolinguistikaren erpinetatik edan, digeritu eta irakurleei botatakoak dira berba guztiak.

Istorioak txirikordatzen dira liburuan, batzuetan umore beltzetik, beste batzuetan gordinetik. Josi eta jostatzen. Utopiatik errealitate gordinera, ametsetik ezintasunera maiz. Baina ilusioak eta kemenak blaitzen dituzte liburu honen istorioak.
Liburuan, gainera, ez dago disimulurik. Sutondoko lapikoetan zer dagoen argi erakutsi nahi izan du Txerra Rodriguez egileak, bere ikuspuntua argi utzi du, han eta hemen egin dituen lapurretetan, baita berak esandakoetan ere.

Sutondora batu eta supazterrera arrimatu, su berriak pizten eta su zaharrak mantentzen. Garenaren eta izan nahi dugunaren arteko amildegian zorrotz. Berbatik berbara saltoka adarrik adar, baina euskaltasun berriaren enborrari lotuta.

Txerra Rodriguez (Derio, 1977) soziolinguista da, Garaigoikoa blogaren kudeatzailea eta  hizkuntza aholkularia Emunen. Sechu Senderen  Made in Galiza liburuaren itzulpenaren egilea ere bada.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *