Planeten soinua

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Eguzki Sistemako planetetatik bidai bat egitera gonbidatzen du “Planeten soinua” emanaldian. Ana Egiazabal, Ilargia, izango da ibilbide honen gidari, orkestraren zuzendariarekin batera, Juan José Ocón.

Musikazko ibilbide horren bidez, unean uneko ezagutzaz baliatuta, garai ezber-
dinetako musikagileek historian zehar planetak nola interpretatu dituzten erakutsiko dute, pantaila batean planetei buruzko informazio zientifikoa kontrajartzen den bitartean.

Emanaldia “Familiarentzako musika” zikloaren parte da. Sarrerak 6€ko prezioa dute eta ikuskizuna 19:00etan hasiko da, Printzipal Antzokian.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *