Orientazio sexuala eta genero identitatea dela-eta sortutako gorroto delituen inguruko erakusketa

Ekonomia solidarioak Landatxon erakutsiko du bere eskaintza larunbatean
21 junio, 2018
Erro, musika zigilu gasteiztar berria
22 junio, 2018

Orientazio sexuala eta genero identitatea dela-eta sortutako gorroto delituen inguruko erakusketa

Ignacio Aldekoa Kultur Etxean egongo da ikusgai ekainaren 28ko LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta

Ignacio Aldecoa kultura etxean “Gorroto delituak. Orientazio sexuala eta genero identitateak (OSGI). Begirada orokorra” erakusketa egongo da ikusgai hilaren 28ra arte. Erakusketaren helburua orientazio sexuala eta genero identitatea dela-eta sortutako gorroto delituen egoera agerian uztea da.

Aldarte elkarteak antolatuta, erakusketa Gasteizera heldu da Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Kulturartekotasun Zerbitzuari esker, eta ekainaren 28an izango den LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta egingo den sentsibilizazio ekimenaren barruan dago.

Gorroto delituen ezaugarrietako bat da, biktima kaltetzeaz gain, delitu plus bat eransten duela; izan ere, biktimaren antzeko pertsonei edo erreferentziako kolektiboari mehatxu mezua bidaltzen diete, hau da, haiei ere berdin gerta dakiekeen mezu argia.

Erakusketan 21 panel dira, euskaraz eta gaztelaniaz idatzita. Haren bidez, gorroto delituen egoera islatu nahi da hiru mailetan: tokikoan (Euskadi), estatuan (Espainiako estatua) eta Erdialdeko Amerika eta Mexiko mailan. Horrela, herrialde bakoitzaren egoera zehatza aztertu daiteke, eta elementuak eskaini gorroto delituak gero eta gehiago izatea dakarten egitura arrazoiak eta politika globalen eraginak identifikatzeko. Halaber, estrategiak sortzeko gakoak jaso dira, gorroto delituak sustraitik kentzeko helburuarekin.