Featured Video Play Icon

“OkupaTU Gasteiz” dinamika aurkeztu du mugimendu okupak hainbat urteurren ospatzeko

Hala Bedi Irratiak 35 urte beteko ditu 2018an, Gaztetxeak 30, Auzolana pilotalekuak 10 eta Errekaleorrek 5

Gasteizko gune autogestionatu desberdinentzat urte berezia izango da 2018a. Hala Bedi Irratiak 35 urte beteko ditu urte berri honetako abuztuan, Gaztetxeak 30 apirilean, Auzolana pilotalekuak 10 ekainean eta Errekaleor Bizirik!-ek 5 irailaren amaieran. Hori dela eta, “OkupaTU Gsteiz” dinamika aurkeztu dute, herri mugimenduen adierazpen desberdinak bildu eta ospatuko dituen egunarekin amaituko dena, urriaren 6an.

“Errekaleorreko bizilagunak gara. Muinoko Etxeko asanbladetako gaztetxeroak gara.  Auzolana Pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladako kideak gara. Uhinak modu askean erabiltzen ditugun halabeditarrak gara. OkupaTU Gasteiz gara”, aurketu dira eragile desberdinek, okupatu hitza “bizitzen jabe izateko” zentzuan ulertzen dutela azalduz.

“Gorputzak autogestionatu nahi ditugu feminismoa lehen lerroan jarriz. Elikadura autogestionatu nahi dugu, elikadura burujabetza praktikara eramanez. Lurra autogestionatu nahi dugu, ekologismoak zentralitatea hartuz. Hainbeste gauza nahi ditugu… Utopikoak gara? Akaso; baina pozik bizi gara ametsetan. Eta amets egiten jarraitu nahi dugu”, adierazi dute.

2018an zehar eragile bakoitzak bere urteurrena ospatzeko ekimenak antolatuko ditu, baina izaera kolektiboagoa izango duen eguna egingo dute baita, OkupaTU Gasteiz dinamikaren barnean, urriaren 6an.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *