Oier Gomez preso gaixoaren aldeko plataforma aurkeztu dute

Larriki gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko ekimena antolatu du Sarek Baskonia-CSKA partidurako

Gaur goizean, OiertxoSOS plataforma aurkeztu dute, Gomezen “aldeko elkartasuna antolatzeko eta etxera ekartzeko”. Oierrek Ewing motako sarkomak dituela bizkarrezurrean, buruan eta aldakan agertu dute. “Ez dago modu egokian tratamendua jasotzen”, salatu dute aurkezpenean eta FrantziariOier Gomez preso gaixoaren aldeko plataforma aurkeztu dute “legea bete dezala” eskatu diote. Mobilizazioak iragarri dituzte baita: apirilaren 22an Elkartasun eguna Gasteizen eta ostegunero kontzentrazioak Iparralde gizarte etxean 19:30etan.

Gaur bertan, Oier Gomez preso gasteiztarraren irudia hiriko argazki zaharrak biltzen dituen “Parisien” erakusketan agertu da. Egun minbizi larria duelarik preso dago Frantzian eta tratamendua jasotzen ari bada ere, preso egoteak gertukoen ondoan tratamendua ahalik eta baldintza onenetan jasotzea galarazten diola salatu dute eragile desberdinek. 

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Gomezen eta larriki gaixo dauden gainontzeko presoen askatasuna aldarrikatzeko manifestazio nazionala antolatu du Sarek apirilaren 8rako Gasteizen.

Horren harira, ostiral honetan Baskonia eta CSKA saskibaloi taldeen arteko partidurako ekimena prestatu dute. “#SalatzenDut” leloa duten eskuak banatuko dituzte partidua baino lehen, irauten duen bitartean astintzeko. Bereziki, 8. eta 25. minutuetan (apirilak 8 manifestazioa Gasteizen eta martxoaren 25ean Baionan) astintzea eskatu dute antolatzaileek.

 

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

OTROS ARTICULOS

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *