Oier Gomezen kondena eteteko bista apirilaren 19an izango da

Sei hilabeteko bizi itxaropena eman diote preso gasteiztarrari

Larriki gaixo dagoen Oier Gomez preso gasteiztarraren kondenaren etetea eskatuko dute apirilaren 19an eta hurrengo egunetan jakingo da epailearen erabakia.

Gomezek Ewing sarkoma du eta metastasia eragin dio buruan eta pelbisean. Gainera, sei hilabeteko bizi itxaropena iragarri zaio. Egoera honen aurrean kondenaren etetea eskatuko dute asteazkenean.

Oiertxo SOS plataformak Elkartasun Eguna antolatu du apirilaren 22an Gasteizen eta maiatzaren 6an Sarek manifestazio nazionala antolatu du larriki gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko.

Argazkia: Hala Bedi

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *