Featured Video Play Icon

Nashville Pussy eta Giuda-ren kontzertuak

Gaur, 20.00 etatik aurrera, Nashville Pussy, Giuda eta Johnny On The Spot taldeak arituko dira Jimmy Jazz aretoan. Sarrerak 17€ (+gastuak) edo 20 eurotan daude salgai.

Duela bi urte ekoiztu zuten“Up The Hostage”,  aldarrikatzailearen ostean, Nashville Pussyk “Ten Years of Pussy” izenbua duen bilduma bikoitza editatu du, beraien lehen urteetako hainbat abestiz osatuta, Lemmy eta Danko Jones-ekin egindako baten bat barne, gainera Nottingham-UK-n zuzenean eskaini zuten showaren kantak sartzen dituzte. Hau gutxi balitz eta SPV Records-ekin egindako edizio berri honekin, Georgiako (AAEE) laukotea datorren Martxoan 2016a errepidera itzuliko da, betiko soinu eta filosofiri fidelak izaten jarraitzen dutela ikustarazteko.

TAXI-ren errautsetatik, GIUDA dator. Klase langileko bere looka eta bere glam-rock denboragabeak, azken bost urtekoko rock n roll undergrounaren sentsazioetako batean bihurtu ditu. 2010ean “Racey Roller”-ekin debutatu ostean, horren ondoren 2013an “Let´s do it Again” atera zuten,  oraingo honetan “Speaks Evil”-ekin bueltatzen dira, Burning Heart zigilu suediarrerako bere lehen lanarekin. 70. hamarkadako estiloko rock n roll-ez beteriko 10 kanta berri dakartzate, gau guztia dantzatzeko egindako 10 kanta berri.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *